Logoa

Pinudiak kaltetuta

 Elgeta Uztailaren 19an izandako txingor zaparradaren ondorioz, Eibar eta Elgeta arteko hainbat pinudik kalteak izan zituzten eta pinuak ihartu eta gorritu egin dira.

Mendi museoaren aurreproiektua egingo dute

 Elgeta Mendi museoaren proiektua aurki egiteko asmoa du Udalak, baina lehenago aurreproiektua eskatuko dute, besteak beste museoaren nondik norakoak jakiteko.

Ludotekan eta zaintza zerbitzuan izena emateko epea zabalik

 Elgeta Barikua eta martitzena dira Txirikil aisialdi taldekoek zaintza zerbitzuan eta ludotekan izena emateko ipini dituzten egunak.contributors:

Sagardo eguna zapatuan

 Elgeta Zapaturako Sagardo Eguna antolatu du gazte asanbladak. Besteak beste, patata tortilla eta mozorro lehiaketa, sagardo dastatzea, herri afaria eta kontzertua egongo dira eta antolatzaileek jaian parte hartzeko deia luzatu dute.

Kzgunea berriz zabalik

 Elgeta Oporretako etenaren ostean, Kzguneak berriz ere zabaldu ditu ateak.

Kirol zerbitzuak: izena emateko epea zabalik

 Elgeta Datorren irailaren 20an, Yogari buruzko ikastaro labur batekin hasiko dira kirol zerbitzuak.

Saihesbideko eta bihurguneetako lanak aurten hasiko dira

 Elgeta Saihesbidearen proiektuak hainbat eztabaida sortu ostean, lanak egiteko erabakia hartu zuten eta urtea amaitu aurretik obren lehen fasearekin hasteko asmoa dute.

Autobus zerbitzu berriak abian

 Elgeta Joan zen irailaren 8tik aurrera abian dira Elgeta Bergara eta Arrasaterekin lotzen dituen autobus zerbitzu berriak.

Espaloia: hainbat emanaldi gertu

 Elgeta Espaloia Kafe Antzokiaren baitan Kultura taldea osatu dute eta hasi da lehen pausoak ematen. Talde honek Espaloian egingo diren emanaldiak zein izango diren erabakitzen ditu. Urrian hasi eta abendura bitarteko hainbat saio jadanik adostuta daude.

Nekazaritza ekologiko ikastaroa deitu du Ekonekazaritza elkarteak

 Elgeta Elgetan nekazaritza ekologiko ikastaroa egingo da irailaren 27tik urriaren 13ra bitartean. Ekonekazaritza elkarteak deitu du, eta helburua da nekazaritza mota hori aurkeztea.contributors:

Nafarroara bi irteera

 Elgeta Nafarroara joateko bi irteera antolatu dituzte irailerako. Lehenengoa Gares ingurura egingo dute, bigarrenean, berriz, Santiago Bidearen Nafarroako zatia ezagutzeko aukera izango dute txango hauetan parte hartzen duten elgetarrek.

Nekazal turismoko bi etxeak beteta abuztuan

 Elgeta Oporrak amaitu dira askorendako baina izan da abuztuan lanean geratu denik, ostalaritzan jarduten dutenak, besteak beste. Herriko taberna gehienak irekita egon dira eta baita nekazal turismoko etxeak ere. Oporrak amaituta udala pozik azaldu da zerbitzu hauekin.

Herri Eskola egokitzen ikasturte berria hasteko

 Elgeta Ikasturtea hastear da herriko txikienentzat. Baina klaseei modu egokian ekiteko hainbat egokitzapen egiten dihardute eskolan. Haur eskolan azken konponketak egiten ari dira abian jarri aurretik, eta eskolako ganbaran psikomotrizitate gela ipini dute.

Kirol instalazioak zabalik hilaren 1etik aurrera

 Elgeta Kiroldegian dagoen Bolatoki tabernak jaberik gabe jarraitzen du. Baina taberna itxita egon arren kirol instalazioak hilaren 1etik zabalik egongo dira.

Kutxaren plazako bulegoa berriz zabalik

 Elgeta Bost hilabetez itxita egon ostean, joan zen barikuan ireki zuten Kutxaren plazako bulegoa.

Kultura ekitaldiak antolatzeko bilera Kafe Antzokian

 Elgeta Espaloia Kafe Antzokian lau talde osatu gura dituzte eta horietako bat hasi da bidea egiten: Kultura taldea. Bertan, antzerkiak, dantzak, hitzaldiak eta kontzertuak erabakitzen dira. Espaloia Kafe Antzokitik gonbidapena egin dute jendeak parte hartu dezan.

Santixaoak Goimendin

 Elgeta Elgeta eta Bergara arteko Goimendi auzoan Santixao jaiak ospatuko dituzte asteburuan.

Haurreskola irailean zabaltzeko gertatzen

 Elgeta Oraindik data zehazteke badago ere, irailean irekiko ditu ateak Haurreskolak. Behin-behineko kokapena Herri Eskolan izango duenez, ume txikienendako gela bat egokitzeko lanetan dihardute beheko solairuan hainbat beharginek egunotan.

Salbador jaiak antolatzeko bilera astelehenean

 Elgeta Salbador jaiak izango dira abuztuaren 6an. Meza egongo dela ziurta daiteke, baina iazko antolatzaileak ez daude ziur ia egingo den beste ekintzarik edo ez. Bilera deitu dute uztailaren 26rako. Han erabakiko da zerbait egin behar den Salbador ospatzeko.

Jaien balorazio positiboa egin dute bileran

 Elgeta Jaien balorazioa egiteko bilera astelehenean izan zen. Jaietan egon zen guztia gonbidatuta egon arren zortzi lagunek baino ez zuten parte hartu batzarrean. Hala ere, euren iritziak jaso eta hurrengo urteetako jaiak antolatzean kontuan izango dituzte.

Gida komertziala

Ana

Ana Salbador kalea 1
20570 Elgeta
Tel.: 943768078

Gida komertzialeko produktuak

Plater konbinatuak
Lanparak
Fokoak
Esnekiak
Liburuak