Hasi dira aratusteak Elgetan. Umeak protagonista.

 Elgeta Elgetan hasi dira aratusteak ospatzen. Umeak izan dira kalera irtetzen lehenengoak. Alaitzen hasi dira elgetarrak. Biba Aratusteak!!!!!

Aerobik zerbitzua berriz abian

 Elgeta Hilabete batzuetako etenaren ostean, berriz ipiniko dute abian aerobik zerbitzua irakasle berri batekin.

Hauteskundeak: 841 elgetarrek botoa emateko aukera

 Elgeta Hautesle errolda jende aurrean ipini eta zuzenketak egiteko epea pasatu denean datozen hauteskundeetan botoa eman ahal izango duten herritarrak zenbat diren zehaztu dute: 841.

Hauteskundeetako mahaikideak aukeratuta

 Elgeta Martxoaren 14an egingo diren hauteskundeetarako mahaikideen izendapena egin dute Udal batzar orokorrean.

Zentro balioanizduna aurten zabalduko da

 Elgeta Lanak aurrera doaz eta Domingo Iturbe kalean egongo den zentro balioanizduna aurten irekitzeko asmoa du Udalak. Bertan eguneko zentroa eta etxebizitza babestuak egongo dira.

Goibekok batzar orokorra egin du: "Proiektu garrantzitsu bat daukagu esku artean, Espaloia kafe antzokia"

 Elgeta Goibeko kultura elkarteak batzarra egin zuen hilaren 9ko iluntzean. Hainbat gai jorratu ziren bertan, baina denetan garrantzitsuena, edo pisu handiena zuena, Espaloia kafe antzokiarena. Jende asko batu ez bazen ere bilera emankorra izan zen.

Patxi Basauri alkatea Herriz Herri saioan, GOITB-n

 Elgeta Patxi Basauri alkatea elkarrizketatuko du luze Alberto Gorritiberea kazetariak. "Goienan Herriz Herri" deitzen da saioa. Hizpide izango dituzte hainbat gai. Zuk zeuk ere parte hartu ahal izango duzu zuzenean, telefonoz.

Gezurretan zebilela esateagatik barkamena eskatzeko eskatu dio Aralarrek EAJ-EAri

 Elgeta Elgetan egin nahi duten saihesbideak sekulako polemika piztu du udal gobernua osatzen duten alderdien artean. Aralarrek prentsaurrekoa eskaini du gaur, hilak 4, polemikaren gainean argibideak eman nahian. Eskatu diote EAJ-EAri publikoki barkamena eskatzeko, Aralar gezurretan zebilela esateagatik.

Santa Ageda bezpera dugu, kanturako eguna

 Elgeta Santa Ageda eguna da gaur, eta urtero moduan, Elgetako umeak ere kalera irten dute kantu kantari. Santa Ageda eskean aritzen ziren gure arbasoak, baina aurten, ez dakit dirurik eskatu ere egin duten. Hori bai, kaleak alaitu dituzte.

Espaloia kafe antzokia kudeatzeko lehiaketa zabalik

 Elgeta Elgetako Udalak kafe antzokia kudeatzeko lehiaketa jarri du abian, asteazkenean, urtarrilak 28, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jasotako albistearen arabera. Interesatuak 26 egun naturaleko epea izango dute euren proposamenak aurkezteko, gaurtik kontatzen hasita.

Bainuetxe programa: Izena emateko epea maiatzera arte zabalik

 Elgeta Imsersok bainuetxe programa antolatu du urtero bezala adineko pertsonendako. Irailetik abendurako txandan joan nahi dutenak oraindik garaiz dabiltza izena emateko.

Elurra: Elgetako udalak informazioa emango du Udalaren webgunean

 Elgeta Egun hauetan eta etorkizunean izan daitezkeen elurteek Elgetako errepideetan sor ditzaketen arazoak direla-eta, Elgetako udalak informatuta izan nahi ditu, batez ere autoa darabiltenak. Telefonoz zein Udalaren webgunean jakin ahal izango da errepideen egoera.

Bake konferentziaren gizarte fasea aurkeztuko du Elkarrik

 Elgeta Elkarri taldeak III. Bake Konferentziaren gizarte fasea aurkeztuko du eguenean, otsailak 5. Hitzaldia egingo du Aitziber Blanco Gipuzkoako arduradunak liburutegian, 19:00etan.

Ikastaroa herri guztiarendako: Inauterietako dantzak

 Elgeta Urtarrilaren 30ean, barikua, hasiko da Inauterietako dantzak ikasteko kurtsoa. Horixe irakurri dugu Udalaren webgunean Ikastaroa pertsona guztiei zuzenduta dago, gazte zein nagusi. Ikastaroa doanekoa da.

Saharar errefuxiatuekiko elkartasun kanpainan uste baino janari gehiago

 Elgeta Gipuzkoako hainbat herritan bezalaxe, “Gosez hil nahi gaituzte” lelopean kanpaina ipini zuten abian Elgetan ere. Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak antolatu du kanpaina, eta helburu nagusia Aljeriako basamortuan bizi diren errefuxiatu sahararrei, jatekoen bidez, laguntza ematea eta elkartasuna adieraztea da.

Udal pilotalekua: Araudi berria gertatzen

 Elgeta Udaleko Kirol Batzordeak pilotalekuko arautegi berria gertatzen dihardu. Horretarako, hainbat arau zehaztu dituzte eta herritarrek ikusi ostean, euren ekarpenak eta aldaketak zehazteko aukera izango dute. Horretarako azken eguna otsailaren 13a da.

San Sebastian kofradia urtetako usadioa eutsiz

 Elgeta San Sebastian eguna ospatu dute izen bereko Elgetako kofradiako kideek. Mendetako ohiturari jarraituz, urtero bezala meza egin dute lehenengo parrokian, eta ondoren, batzarra. Eguna borobiltzeko bazkaria izan dute.

Danborrada eskolan

 Elgeta San Sebastian bezpera dela eta danborrada egin dute eskolako txikienek. Eskolako patioan Donostiako martxaren eta Tatiagoren doinuen erritmora danborrak gogor astindu dituzte sukaldari txapela eta mantala jantzita. Herriko jaietan danborrada egiten denerako entrenatuta izango dira umeak.

Txaletak eta etxe adosatuak Uriburun

 Elgeta Uriburun etxebizitzak eraikitzeko zatikako plana prestatzeko eskatuko dio Udalak Toledo taldeari, azken Gobernu batzordeko bileran hartutako erabakiaren arabera. Uriburu inguruan, besteak beste, txaletak eta etxe adosatuak egitea da asmoa.

Gobernua osatzen duten alderdien arteko krisia Elgetako Udalean

 Elgeta Elgetako EAJ-EA koalizioak jakinarazi du Gobernu Hitzarmena berehala ezeztatuko duela baldin eta Aralar alderdiak bere jarrera aldatzen ez badu. Patxi Basaurik GOITBri eginiko adierazpenetan gogor kritikatu du Aralar-eko ordezkarien jarrera.

Gida komertziala

Maialde

Maialde San Roke kalea 26
20690 Elgeta
Tel.: 943789107
http://casaruralmaialde.com/

Gida komertzialeko produktuak

Aldizkariak
Urdai azpikoa
Oilaskoa
Razioak