Logoa

Jon Markaide astrofisikoak Euskadi Ikerkuntza saria jasoko du

 Elgeta Valentzian bizi den Jon Markaide astrofisiko elgetarrak Euskadi Ikerkuntza saria jasoko du. Radioastronomiaren alorrean egindako lana sarituko dute honela.

Herri Jaialdia: Korrikaren alde herritar askok parte hartu zuen

 Elgeta Bai ikusten eta bai kantuan. Modu batera edo bestera jende asko batu zen urriaren 30ean. Espaloia Kafe Antzokia lepo zegoen ia nork zer kantatuko zain. Abesbatzarekin hasi zenak erromeria elegante batekin eman zion amaiera 30eko gau luzeari.

Beteranoen pilota txapelketako finala: Morales-Zenitagoia eta Arantzabal-Telleria

 Elgeta Jadanik erabakita dago zein bi bikotek jokatuko duten Elgetako beteranoen txapelketako finala.

Espaloia Kafe Antzokiak balorazioa egin du eta bazkide kanpaina aurkeztu du

 Elgeta Atzo egin zuten balorazioa prentsa aurrean. Samuel Gorrotxategi, Jon Andueza eta Iban Arantzabal izan ziren azalpenak ematen. Oso balorazio positiboa egin dute, "formulak futzionatzen du: taberna eta jatetxea ondo doaz eta horrek laguntzen du kulturako zuloak tapatzen. Parte hartzea handia izan da bai antzerkietan, bai hitzaldietan, baita film emanaldietan ere".

Gabonetan ekintza ugari

 Elgeta Herrian gabon giroa sortzeko asmoz hainbat ekintza antolatu dituzte datozen egunetarako. Besteak beste zuhaitzen lehiaketa, olentzeroren etorrera, parkea eta herri jaialdia izango dira. Herriko hainbat toki ere argiz apainduko dute egun hauetarako.

Ura kenduko dute astelehenean

 Elgeta Astelehenean, abenduaren 20an, ura kenduko dute herri barruan 08:00etatik 13:00etara bitartean.

Pilota txapelketak Gabon zahar egunean

 Elgeta Beteranoen pilota txapelketa azkenetan da. Gaur, barikua, jokatuko dituzte finalerdiak eta finalak Gabon zahar egunean izango dira. Egun honetan umeen txapelketa ere jokatuko da.

Umeendako "Hitzak patriketan" antzezlana Espaloia Kafe Antzokian

 Elgeta Antzezlanak 60 minutu iraupena du. Euskaraz da eta 3 - 6 urte arteko neska-mutikoentzat da. Iñaki Beraetxe eta Aitzpea Goenaga moduko antzezle ezagunek jokatuko dute antzerkia.

Felix Gomez bolo txapelketan lehenengo

 Elgeta Gabonetako bolo txapelketa aurrera doa eta bi tiraldi egin dituzte abenduko bi zapatuetan.

Ludoteka zabalik

 Elgeta Joan zen astelehenean ipini zuen abian Udalak ludoteka zerbitzua. Kultura etxeko lehenengo solairuan dago; eta maiatzaren amaierara arte egongo da zabalik.

Azoka Txikia bariku arratsaldean

 Elgeta Eskola Txikien jairako dirua lortzeko, azoka egingo dute barikuan arratsaldez. Bigarren eskuko gauzak salduko dituzte bertan Herri Eskolako umeek. Txosna ere ipiniko dute plazan eta giroa alaitzen herriko trikitilariek jardungo dute.

Bi musika emanaldi asteburuan Espaloian

 Elgeta Udalak antolatutako bi kultura ekitaldi egongo dira asteburuan Espaloia kafe antzokian. Barikuan Unhe taldeak Mugak zabalduz musika emanaldia eskainiko du. Domekan, berriz, Asier Serrano kantariak jardungo du.

Gabonetako bolo txapelketa abenduan

 Elgeta Urteroko ohiturari jarraituz bolo txapelketa egingo da abenduan bolatokian.

Zigorra gutxitu diote Mendikuteri

 Elgeta EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra gutxitu dio Aitor Mendikuteri; bi urte eta sei hilabete gutxiagoko kartzela zigorra izango du. Bestalde, akusatuaren defentsak beste errekurtso bat aurkeztu du Auzitegi Gorenean; defentsaren arabera gizahilketa (homicidio) izan zen, ez hilketa (asesinato).

Abenduaren 2an ura kenduko da herrian

 Elgeta Ur hornidura sare orokorraren berrikuntza dela eta, abenduaren 2, osteguna, ura moztuko da Elgetan. 8:00etatik 13:00etara izango da ur mozketa. Horixe irakurri dugu Elgetako Udalaren webgunean

Hiru talde bizkaitar gaztetxean

 Elgeta Gaur, barikua, kontzertua izango da gaztetxean 22:30ean hiru talde bizkaitarrekin.

'Mambru’ antzezlana domekan Espaloian

 Elgeta Markeliñe antzerki taldeak Mambru lana antzeztuko du domekan 17:00etan Espaloia Kafe Antzokian. Elgetako Udalak antolatu du ikuskizuna eta umeendako antzerkia izan arren, nagusiek ikusteko modukoa ere bada.

Izartu programatik dirurik ez

 Elgeta Euskadiko hirigune degradatuak biziberritzeko programa da Izartu. Herri bakoitzak bere proiektuak aurkezten ditu eta horren arabera Eusko Jaurlaritzak erabakitzen du dirulaguntzak eman ala ez. Elgetako Udalari aurten laguntzak ez emateko erabakia hartu dute.

Bolatoki taberna berriz zabalik

 Elgeta Lehengo jabeek taberna utzi eta hainbat hilabetez itxita egon ostean, berriz zabalduko dute Bolatoki taberna.

Izas barikuan Danbaka lehiaketan

 Elgeta Barikuan Danbaka musika lehiaketako hirugarren emanaldia izango da Espaloia aretoan eta Izas bakarlariak bere saioa eskainiko du.

Gida komertziala

Barrenengua

Barrenengua Hegoetxeaga
20690 Elgeta
Tel.: 943768221
http://www.nekatur.net/barrenengua

Gida komertzialeko produktuak

Aurrez prestaturiko jakiak
Jostailuak
Aldizkariak
Esnekiak