Udalak pilotalekurako egindako arautegi berria indarrean da astelehenetik

  Kirola  Elgeta

Udalak pilotalekurako egindako arautegi berria indarrean da astelehenetik

Herri Eskolarendako tartea arautu dute eta pilota jokoek hartzen dute lehentasuna eguazten eta bariku arratsaldeetan.

Euskararen arnasguneei buruzko tailer didaktikoa, gaur, Uemaren eskutik

  Euskara  Elgeta

Euskararen arnasguneei buruzko tailer didaktikoa, gaur, Uemaren eskutik

Euskararen arnasguneei buruzko tailer didaktiko bat eta erakusketa bat iragarri dituzte Udalak eta Uemak elkarlanean. Tailerra gaur egingo dute, 16:30etik 18:30era. Herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta. Erakusketak Euskararen arnasguneak. Nondik gatoz eta nora goaz? du izena, eta ikusgai  dago Herri Eskolan.

Intxortako erresistentziaren 80. urteurreneko ekitaldiak aurkeztu dituzte

  Kultura  Debagoiena  Elgeta

Intxortako erresistentziak zortzi hamarkada betetzen dituen honetan Frankismoaren inpunitatearekin amaitzeko eskatuko dute, ozen, Elgetan. Errekreazioa egingo dute hilaren 23an, eta herriko 32 biktima omenduko dituzte ondorengo ekitaldian. Aurretik, apirilaren 20an hasita, hainbat ekitaldi egingo dituzte.

Euskal Herriko Itzulia dela-eta zirkulazio aldaketa garrantzitsuak zapatuan Elgetan

 Elgeta

Euskal Herriko Itzulia dela-eta zirkulazio aldaketa garrantzitsuak zapatuan Elgetan

Itxita egongo dira Eibarrerako zein Bergararako errepideak erlojupekoak irauten duen bitartean.

Goibeko elkarteko gaztetxoenek eraman zuten Korrikako lekukoa, Eslaban

 Elgeta

Egun osoko txangoa antolatu zuten euskara elkartetik Nafarroara zapatuan, eta bederatzi neska-mutikoren artean eraman zuten lekukoa egokitutako tartean. Gogoratu Elgetako Herri Eskolak barikuan egingo duela Korrika Txikia.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Intxortako frontearen 80. urteurreneko aldizkaria banatu dute Durangon

Intxortako frontearen 80. urteurreneko aldizkaria banatu dute Durangon

 Elgeta

Apirilaren 20tik 23ra bitartean daude iragarrita hainbat ekitaldi Elgetan. Gaztelekuko neska-mutiko taldeak banatu du ekitaldi horien inguruko informazioa ematen duen Irrintzia aldizkaria, Durangon.

Mikel Urdangarin eta Lauroba taldea apirilean Spaloia kafe antzokian

  Kultura  Elgeta

Mikel Urdangarin eta Lauroba taldea apirilean Spaloia kafe antzokian

Hurrengo hiru asteetan zortzi egunez zabalduko dute antzokia, eta sarrerak salgai daude spaloia.eus atarian.

Pello Añorga izango da Elgetako Herri Eskolako kultura asteko gonbidatu nagusia

  Kultura  Elgeta

Pello Añorga izango da Elgetako Herri Eskolako kultura asteko gonbidatu nagusia

Astelehenean abiaraziko dituzte kultura ekintza bereziak Elgetako ikastetxean, eta eguenean jasoko dute ipuin kontalari oiartzuarraren bisita. Tartean Korrika Txikia prestatuko dute, bisita gidatuak egingo dituzte udal liburutegira eta entzunaldiak eguneko zentroan.

Korrikarekin bat egiteko hainbat aukera Elgetan ere

  Euskara  Elgeta

Korrikarekin bat egiteko hainbat aukera Elgetan ere

Apirilaren 7an egingo du Korrika Txikia eskolak. Txokolate-jana eta txotxongilo ikuskizuna ere iragarrita daude. Bezperan, Uemak, hizkuntza-joeren gaineko tailerra egingo du Elgetan. Herritar guztiak daude parte-hartzera gonbidatuta.

Liburuaren Eguneko egitarauaren barruan ipuin kontalaritza saio bereziak eta lehiaketa berria

  Kultura  Elgeta

Liburuaren Eguneko egitarauaren barruan ipuin kontalaritza saio bereziak eta lehiaketa berria

Gaur, barikua, ipuin kontalaritza saio berezia egingo dute udal liburutegian, eta apirilaren 23an kalera aterako ditu liburuak liburuzainak.

Elgetan ere Internet konexio azkarra hedatu gura du Foru Aldundiak

  Teknologia  Elgeta

Elgetan ere Internet konexio azkarra hedatu gura du Foru Aldundiak

Operatzaileak laster hasiko dira herrian interesik dagoen ala ez aztertzen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Adostasuna herritarren interesak defendatzeko

 Elgeta

Azken osoko bilkuran Gueñes-Itsaso tentsio lerro elektrikoaren ingurukoak izan ziren aztergai nagusi. Ez dela beharrezkoa iritzi diote EH Bilduko ordezkariek, bai ordea Gu Geu Elgetakoek. Adostu dute elgetarren interesak ahalik eta ondoen defendatzea.

Korrikaren abiatzea zuzenean Goiena Telebistan eta Goiena.eus-en

 Antzuola  Aramaio  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Elgeta  Eskoriatza  Leintz Gatzaga  Oñati

Gaur, 16:00etan Otxandiotik abiatuko den Korrikaren 20. edizioarekin bat egingo dugu Goiena Telebistan eta Goiena.eus-en streaming bidez.

Debagoieneko herri txikien arteko tribiala

 Antzuola  Aramaio  Debagoiena  Elgeta HEMEN DEBAGOIENA

Bederatzi herrik osatzen dute Debagoiena. Bakoitzean hamaika kontu eta istorio gertatzen dira. Gaur horietako batzuei buruz galdetuko diegu herritarrei.

Rock-and-rolla jaun eta jabe Spaloian

  Kultura  Elgeta

Rock-and-rolla jaun eta jabe Spaloian

Emanaldi indartsua egin zuten atzo Spaloia antzokiko taularen gainera igo ziren hiru taldeek, aretoa bete zuten ikusleen aurrean. "Hiru taldeak oso ondo egon ziren, oso indartsu. Rock-and-roll erakustaldi polita egin zuten eta ikusleak, eta baita antolatzaileak oso gustura egon ginen. Eskerrik asko etorri zineten guztioi!", kontatu du Xabier Ulaziak, Spaloia kafe antzokiko kideak.

Sumision City Blues, The Riff Truckers eta Nevada, bihar, Elgetako Spaloia kafe antzokian

  Kultura  Debagoiena  Elgeta

Sumision City Blues, The Riff Truckers eta Nevada, bihar, Elgetako Spaloia kafe antzokian

Kontzertu indartsua iragarri dute biharko, martxoak 24, Spaloian. Disko berria aurkeztuko du Sumision City Blues banda gasteiztarrak. Jaialdia 21:00etan hasiko da Nevada eta The Riff Truckers taldeekin. Sarrera zazpi euro da.

Gueñes-Itsaso lerro elektrikoak kaltetutako lur-jabeak helegiteak aurkeztera gonbidatu ditu EH Bilduk

  Ingurumena  Antzuola  Bergara  Debagoiena  Elgeta GAURKOAK

Debagoienean Elgetako, Bergarako eta Antzuolako lurrak hartuko ditu Gueñes eta Itsaso artean Red Electrica de España erakundeak egin gura duen goi-tentsio sare berriak. Proiektuaren inguruko hitzaldia egin zuten atzo, Bergaran, EH Bilduko Mikel Oterok eta Dani Maeztuk.

Martxoak 20: Zoriontasunaren Eguna

 Debagoiena  Elgeta HEMEN DEBAGOIENA

Astelehena da gaur, baina astelehen berezia. Batetik, gaur sartu garelako udaberrian, eta bestetik gaur, martxoaren 20a, Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna ere badelako. Datuen arabera Norvegia da herrialde zoriontsuena, eta gu zoriontsuak al gara?

Neska-mutikoendako euskal dantzen ikastaroa apirilaren 26an abiaraziko dute Elgetan

 Elgeta

Neska-mutikoendako euskal dantzen ikastaroa apirilaren 26an abiaraziko dute Elgetan

Azken urteotan egin den moduan udaberri honetan ere euskal dantzen ikastaroa egingo dute Elgetan. Neska-mutikoendako saioak eguaztenetan izango dira. Zabalik da izen-ematea.

Gida komertziala

Haizea

Haizea Salbador kalea 5
20690 Elgeta
Tel.: 943768256

Gida komertzialeko produktuak

Aurrez prestaturiko jakiak
Liburuak
Bonbilak
Taladro sakona