goiena.eus

Elgetarekin lotutako bi ekintza aste bukaera honetan Puntaik Punta jaialdian

  Ingurumena  Elgeta

Zapatuan Elgeta-Intxorta-Bergara ibilbidea egiteko proposamena egin dute Kantsatzeke mendi taldetik, eta domekan Intxortako ibilbide tematikoa egiteko aukera egongo da.

Elgetarekin lotutako bi ekintza aste bukaera honetan Puntaik Punta jaialdian
Talde bat mendian gora. | Ikusi handiago | Argazki originala

Badator Puntaik Punta. Debagoieneko Bidezidorren Jaialdiak Bergararen ondare naturala eta kulturala bertakoen eta bisitarien eskura jarriko ditu aurten. Hurrengo egunetan, beraz, Bergaran eta inguruan nahi adina aukera izango dira naturaz eta kulturaz gozatuz bertako altxorrak ezagutzeko.

Ibilaldi ugari aukeran

Bidezidorren jaialdia izaki, ibilaldiak dira Puntaik Puntaren abiapuntu. Esaterako, Elgeta-Intxorta-Bergara; familian egiteko Aretxabaleta-Lete-Eraña-Peñakulo-Areantza-Aretxabaleta eta Antzuolako San Isidro azokara joatekoa egin ahalko dira zapatuan, tokian tokiko mendi taldeek gidatuta –Kantsatzeke, Zaraia eta Pol-Pol, hurrenez hurren–.

Elgetari dagokionean zapatuan, maiatzak 20, Elgeta-Intxota-Bergara ibilbidea egiteko aukera izango da bertako Kantsatzeke mendi taldearen eskutik. Hamaika kilometroko ibilaldia izango da eta gutxi gorabehera hiru orduko iraupena aurreikusten dute. Elgetan hasi eta Bergaran bukatuko da Intxortatik pasatuz. Taldea 09:30ean abiatuko da Elgetatik.

Intxortako ibilbide tematikoa egiteko aukera ere izango da Puntai Punta jaialdiaren barruan. Domekan, maiatzak 21, izango da. Taldea 10:00ean abiatuko da Espaloia kafe antzokian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio zentrotik. Ibilbidea sei kilometrokoa da eta Espainiako Gerra Euskal Herrian oinarri hartuta Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen inguruko xehetasunak ezagutzeko aukera ematen du gidari baten eskutik.

Kasu bietarako interesatuek aurrez eman behar dute izena: 943 79 64 63 edo puntaikpunta@debagoiena.eus

Puntaik Punta jaialdiak eskaintzen dituen gainerako ekintzen gaineko informazioa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa