Ferixa Nagusiko jaietako kartela aukeratzeko botoa ematera deitu dituzte elgetarrak

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko mai. 15a, 14:47
Elgetako jaietako kartel lehiaketara aurkeztutako bi proposamenak.

Kartel lehiaketa antolatu du Udalak eta bi lan jaso ditu. Buztin gelan izango dira ikusgai barikura arte, eta gustukoenari botoa emateko eskatu diete herritarrei.

Hilabete eta erdi inguru gelditzen da Elgetako Ferixa Nagusiko jaietarako eta jai batzordea hasita dago lanean. Egitaraua borobilduz doa eta jaietako kartela aukeratzeko unea iritsi da. Lehiaketa antolatu dute aurten kartela aukeratzeko, eta bi proposamen jaso dituzte.

Herritarrek erabakiko dute irabazlea eta aste honetan botoa ematera deitu dituzte. Bi kartel proposamenak ikusgai izango dira barikura bitartean buztin gelan, goizez zein arratsaldez. Bertan eman daiteke botoa. "Kartel irabazlea 2017ko festetako kartel ofiziala izango da eta irabazleak 100 euroko saria jasoko du!", azaldu dute udal arduradunek. Astelehenean emango du irabazlearen berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak