Martxan dute Elgetan ikasturte honetako euskal dantzen ikastaroa

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko mai. 4a, 14:30

Bi taldetan banatutako 32 neska-mutikok hartuko dute parte. Aurrerantzean astean behin elkartuko dira Irati Kortabitarteren eta Amaia Rodriguezen laguntzarekin jaietako emanaldia prestatzeko.

Aurreko astean hasi zituzten entseguak eta bi taldetan banatutako 32 neska-mutikok eman dute izena. Bi hilabetez eguazten oro jasoko dituzte Eibarko Kezka dantza taldeko Irati Kortabitarteren eta Amaia Rodriguezen eskolak. "Hemen izango gara 18:15etik 20:00etara. Lehenengo taldean 22 neska-mutiko ditugu, eta bigarrenean 14 eta 18 urte bitarteko hamar neska gazte", azaldu dute. "2013an hasi ginen ekimen honekin eta egia esan urtero 30-50 neska-mutiko inguru izaten ditugu. Batzuetan gehiago eta beste batzuetan gutxiago, baina jende faltarik ez dugu izaten!

Umeek ondo pasatzea eta euskal dantzak ikastea da, azken finean, helburua eta horrekin batera jaietako Herri Egunerako dantza emanaldi bat prestatzea. Emanaldi horrek herritar asko erakartzen ditu. Bi hilabeteko epean dantza saio polita egituratzen dute herriko neska-mutikoek. "Saiatzen gara oinarrizko dantza erraz batzuk egiten, beti ere jaietako emanaldian eskaintzeko. Iaz neska gazteek esan zidaten dantza-jauziak, fandangoa eta arin-arina ikasi nahi zituztela. Horretan eman genuen ikastaroa eta dantza horiek eskaini genituen jaietan".

Dantza ikastaroa Espaloia kafe antzokian egiten dute. Ordutegi aldaketa dago. Hurrengo astetik aurrera 18:15ean hasiko dituzte saioak. Lehenengo taldea, beraz, 18:15ean eta bigarrena 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak