Elgetako erretiratuek egun osoko irteera antolatu dute maiatzaren 10erako

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko api. 16a, 09:00
Elgetako erretiratu taldea Pozalaguara egindako irteera batean.

Ordizia eta Donostia bisitatuko dituzte. Interesatuek Ozkarbi elkartean eman behar dute izena apirilaren 29an. Prezioa da 30 euro. Apirileko podologia kontsultaren berri ere eman dute Xalbadorpe elkartetik.

Elgetako Xalbadorpe elkarteak antolatuta egun osoko irteera egingo dute Ordiziara eta Donostiara. Ordiziako azoka ikusi eta Donostian egingo dute eguerdi pasa. Bazkaria Aginagako sagardotegian izango da. Izen-emateak apirilaren 29an izango dira, 11:00etatik 12:00etara, Ozkarbi elkartean. Prezioa da 30 euro.

Podologoa apirilaren 27an

Hilero moduan podologoa Elgetan izango da apirilean ere. Hilaren 27rako iragarri dute kontsula Xalbadorpetik. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Interesatuek 943 76 80 77 telefono zenbakira deitu behar dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak