Euskal Herriko Itzulia dela-eta zirkulazio aldaketa garrantzitsuak zapatuan Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko api. 4a, 14:56
Euskal Herriko Itzulia, iaz.

Itxita egongo dira Eibarrerako zein Bergararako errepideak erlojupekoak irauten duen bitartean.

Apirilaren 8an, zapatua, Euskal Herriko 57. Itzuliaren azken etapa Elgetatik igaroko da. Ohikoa den bezala erlojuaren aurkako etapa izango da. Gauzak horrela lasterketak nabarmen eragingo dio ibilgailuen zirkulazioari, Elgetan.

Txirrindulariak Ipurua kiroldegiko atzeko aldetik abiatuko dira. Erlojupekoa izanik banan-banan abiatuko dira, lehenengoa 13:43ean. Karabieta igo eta Elgetako Kataitik pasako dira Ubera aldera hartzeko. Hala, lasterketa aurretik eta bitartean ibilgailuek ezingo dute ez Eibarrerako bidea ez Bergararako bidea erabili. Zabalik egongo dira Elorriorako zein Kanpanzarrerako bideak.

Kontuan hartuta Erramu Zapatuko feria dela Bergaran komeni da zirkulazio aldaketa horiek kontuan hartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak