Intxortako frontearen 80. urteurreneko aldizkaria banatu dute Durangon

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko api. 3a, 14:20
'Irrintzia' banatzen Durangon.

Apirilaren 20tik 23ra bitartean daude iragarrita hainbat ekitaldi Elgetan. Gaztelekuko neska-mutiko taldeak banatu du ekitaldi horien inguruko informazioa ematen duen Irrintzia aldizkaria, Durangon.

Jantzi bereziak soinean Durangoko Santa Ana parrokiako arkupean banatu zuten Irrintzia, zapatu goizean. "Eguraldiak ez du asko lagundu baina 500 bat Irrintzia banatu ditugu", adierazi du gaztelekuko arduradun eta Intxorta 1937 kultur elkarteko kide Nerea Villak. Asmoa da zapatu honetan Elorrion eta Bergaran banatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak