goiena.eus

Elgetako berbalagunek irteera egin dute Aitzorrotzera

 Elgeta

Elgetako berbalagunek irteera egin dute Aitzorrotzera Elgetako berbalagun taldea, domekan, Aitzorrotzen. | Ikusi handiago | Argazki originala

Domekan irteera bateratu egin zuten Debagoieneko 41 mintzalagunek, eta tartean izan ziren Elgetako zortzi lagun. Eskoriatzatik oinez abiatu ziren, eta patxadaz egin zuten Aitzorrotzera arteko bidea. Bertan, Nafarroako erresumaren gotorleku izandakoaren gaineko azalpenak jaso zituzten eta bueltan hamarretakoa eta trikitilariak zituzten zain Eskoriatzan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa