goiena.eus

Neska-mutikoendako euskal dantzen ikastaroa apirilaren 26an abiaraziko dute Elgetan

 Elgeta

Azken urteotan egin den moduan udaberri honetan ere euskal dantzen ikastaroa egingo dute Elgetan. Neska-mutikoendako saioak eguaztenetan izango dira. Zabalik da izen-ematea.

Neska-mutikoendako euskal dantzen ikastaroa apirilaren 26an abiaraziko dute Elgetan
Euskal dantzak, iazko jaietan, Elgetan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal dantzak ikasi eta Ferixa Nagusiko jaietarako emanaldia prestatzeko izango da, aurten ere, ikastaroa. Interesatuek liburutegian edo udaletxean eman behar dute izena martxoaren 31a baino lehen. Prezioa da hamabost euro.

Dantza eskolak eguaztenetan izango dira apirilaren 26tik ekainaren 28ra bitartean, eta aurten bost urte betetzen dituzten neska-mutikoendako eta hortik gorakoendako izango da. Antolatzaileek jakinarazi dute bi talde osatuko dituztela. Txikien taldean sartuko dituzte 2012tik 2008ra bitartean jaiotakoak, eta nagusien taldean 1999tik 2007ra bitartean jaiotakoak.

Aurreko urteetan ez bezala aurten nork bere gain hartu beharko du jaietako emanaldirako abarketa zurien gastua. Ikastaroan erosteko aukera izango da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa