Elgetako gazteak artisautza munduan murgilduta

Eneko Azurmendi 2017ko mar. 19a, 17:25

Herriko hiru artisauk egiten dutena erakutsi diete gaur Elgetako gazteei, herriko gaztelekuan. Igor Hercek burdina lantzen erakutsi die, Pili Arinekin eskumuturrekoak egiten ikasi dute eta Lorena Ibeasekin, berriz, diademak egin dituzte. Gaztelekuko Nerea Villaren esanetan 18 gaztetxo gerturatu dira eta "oso pozik ibili dira. Gauza interesgarri asko egiten ikasi dute". Artisauak ere gustura egon direla esan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak