goiena.eus

Eguenean abiaraziko dituzte adimen kognitiboa estimulatzeko saioak Elgetan

 Elgeta

Udal gizarte ongizate sailetik antolatuta kultura etxean egingo dituzte tailerrak, 10:30etik 12:30era. Argibide gehiago behar izanez gero udal gizarte zerbitzuetan galdetu daiteke 943 76 80 22.

Eguenean abiaraziko dituzte adimen kognitiboa estimulatzeko saioak Elgetan
Elgetako eguneko zentroa. | Ikusi handiago | Argazki originala

Prest dituzte Elgetan oroimena lantzeko saio bereziak. Eguenean, martxoaren 16an egingo dute lehenengoa eta aurrerantzean astean behin, eguenetan, elkartuko dira parte-hartzaileak kultura etxean. Adimen kognitiboa estimulatzeko dinamikak egingo dituzte saio horietan Elgetako eguneko zentroko profesional batek gidatuta.

Ekainaren 1era arte luzatuko dira tailerrak, astean behin bi orduz. Salbuespena izango dira apirilaren 13a eta 20a Aste Santuarekin lotutako jai egunak direlako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa