goiena.eus

Lapurretan egin dute gazte kuadrilla batek erabiltzen duen Berraondokoa industrialdeko lokal batean

 Elgeta

Bi plasma telebista, play station hiru bat eta bizikleta bat lapurtu dituzte. Inork ezer ikusi badu informazioa emateko eskatu dute.

Lapurretan egin dute gazte kuadrilla batek erabiltzen duen Berraondokoa industrialdeko lokal batean
Lapurrak sartu diren Berraondokoa industrialdeko lokala. | Ikusi handiago | Argazki originala

Gazte kuadrillak jakitera eman duenez gaur gauean gertatu da lapurreta, 01:00ak eta 04:30 artean. Adierazi dutenez leihotik sartu dira lapurrak Berraondokoa industrialdean duten lokalean. Deigarria da lokala lehenengo solairuan dagoelako. Bi plasma telebista, play station hiru bat eta bizikleta bat sumatu dituzte faltan.

Elgetako gazte kuadrillak eskatu du inork informaziorik balu jartzeko taldearekin harremanetan. Bizikletaren argazkia ere erakutsi dute inork ikusiko balu abisua emateko.

Elgetarrei, gainera, adi egoteko gomendioa egin diete. "Bidea ikasi dute", esan dute.

 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa