Zuhaitz Egunean landatutako zortzi intxaurrondoen jarraipena egitera animatu dituzte neska-mutikoak

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko mar. 9a, 14:35

Elgetako udal ingurumen batzordeak antolatu du Zuhaitz Eguna aurten, eta Herri Eskolako neska-mutikoen parte hartzearekin egin dituzte landaketak gaur eguerdian.

Aurreikusi moduan zortzi intxaurrondo landatu dituzte Zabala Hermanos lantegi zaharraren eta saihesbidearen artean dagoen belardian.

Udal brigadako langileek prest zituzten landaketak egiteko zuloak. Palak, konposta eta landatu beharreko zuhaizkak ere bai. Umeek zain zituzten, gainera, Iraitz Lazkano alkatea zein Ingurumen batzordeko buru Sebastian Arantzabal.

Arantzabalek adierazi du naturarekiko harreman zuzena bultzatzeko ekimena izan dela, eta umeei landaketak zelan egiten diren azaltzea. "Gune honetan fruta-arbolak landatzea egoki ikusten genuen eta espero dugu lauzpabost urtean lehenengo aleak ematen hastea zuhaitz hauek", esan du.

Zazpi taldetan banatuta gerturatu dira eskolako umeak belardira eta talde bakoitzak landaketa bat egin du. Seigarren mailakoek bi landatu dituzte. Zuhaitzen jarraipena egitera animatu dituzte neska-mutikoak.

 

Erlazionatuak

Zuhaitz Eguna, gaur, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017 mar 09 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak