goiena.eus

Zortzi intxaurrondo landatuko dituzte biharko Zuhaitz Egunean, Elgetan

  Ingurumena  Elgeta

Udal ingurumen batzordeak antolatuta Herri Eskolako neska-mutikoek egingo dituzte landaketak.

Zortzi intxaurrondo landatuko dituzte biharko Zuhaitz Egunean, Elgetan
Biharko landaketak egiteko zuloak gertu daude belardian. | Ikusi handiago | Argazki originala

Zuhaitz Eguna egingo dute bihar, eguena, Elgetan. Zortzi intxaurrondo landatzea da asmoa Zabala Hermanos lantegi zaharraren eta saihesbidearen artean dagoen belardian. Udal brigadako langileek prest utzi dituzte landaketak egiteko zuloak eta Herri Eskolako neska-mutikoek prest aurkituko dituzte. Landaketak 11:30ean egingo dituzte.

Aurretik ere zenbait Zuhaitz Egun egin izan dituzte Elgetan. Asentzion, Bolatokiko haur parkearen ondoan edo frontoi zaharraren aldameneko belardian egin izan dituzte landaketak umeek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa