goiena.eus

Mendizale ugariren topalekua izango da Elgeta domekan

  Kirola  Elgeta

Euskal Mendizale Federazioak Elgetako Udalarekin elkarlanean antolatuta Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien zirkuitua egingo dute herrian.

Mendizale ugariren topalekua izango da Elgeta domekan
Iazko Finalista Egunean Elgetan egindako bazkaria. | Ikusi handiago | Argazki originala

Urtero moduan 25 kilometroko mendi ibilaldiarekin emango diote hasiera egunari, eta hainbat tontor egingo dituzte: Intxorta, Erdella, Egoarbitza, eta Azkonabitza. Oraingoz 113 lagun daude izena emanda. Mendi ibilaldiaren amaieran, 14:00ak aldera, 2016ko finalisten diploma banaketa egingo dute.

Bazkaria

Bazkaria ere antolatu dute domekarako. Prezioa da 26 euro. Etzi, barikua, da bai mendi irteeran bai bazkarian izena emateko azken eguna. Oraingoz 50 lagun daude izena emanda. Interesatuek udaletxean jasoko dituzte argibide gehiago: turismoa@elgeta.eus edo 943 76 80 22.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa