DJ gaua bihar, zapatua, eta bertso afaria hurrengo barikuan, Spaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko mar. 3a, 15:09
Spaloia kafe antzokia.

Zapaturako bost orduko DJ jaua iragarri dute, eta martxoaren 10erako bertso-afaria Amets Arzallusekin, Igor Elortzarekin eta Unai Iturriagarekin.

Bost orduko DJ gaua iragarri dute zapaturako Spaloia kafe antzokiko arduradunek. 22:59an emango diote hasiera musika jaialdi bereziari eta 04:00ak arte iraungo du. Zornotzako Alex TC eta Ondarroako Koldo Loira eta Xuban Laiño izango dira musika jartzaileak.

Bertso afaria

Bestetik, bertso afaria egingo dute Spaloian hilaren 10ean. Amets Arzallus, Igor Elortza eta Unai Iturriaga ariko dira bertsotan. Menua da zizka-mizkak, entsalada epela, oilaskoa etxeko saltsan, banilla-izozkia eta kafea. Txartelak salgai daude hilaren 7ra bitartean spaloia.eus atarian 18 eurotan —on line gastuekin 1,80 euro gehiago—.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak