Elgetako erretiratuek urteko batzar orokorra deitu dute martxoaren 10erako

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko mar. 2a, 17:00
Elgetako erretiratu taldea bingo-jokoan martitzen arratsaldean.

Batzarra 17:30ean hasiko dutela jakinarazi dute. Aste honetan, Inauteri-martitzena ospatzeko bingo-jokoa eta txokolate-jana egin zituzten Ozkarbi elkartean.

Elgetako Xalbadorpe elkarteko erretiratuek urteko batzar orokorra iragarri dute hurrengo barikurako, hilak 10. Ozkarbi elkartean elkartuko dira, 17:30ean. Parte-hartzeko eskaera egin diete bazkide guztiei. "Etortzeko eskatzen dizuegu zuen parte-hartzea garrantzitsua delako. Bukaeran pintxoak egongo dira", jakinarazi dute.

Gai zerrendako puntuak izango dira:

. aurreko urteko akta irakurri eta onartu.
. 2016ko diru kontuak.
. 2016ko ekintzen azalpenak.
. 2017rako proposamenak.
. Beste batzuek.
. Galderak eta erantzunak.

Inauteri-martitzena

Urtero moduan eta Inauteri-martitzena ospatzeko bingo-jokoa eta txokolate-jana egin zituzten erretiratuek Ozkarbi elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak