Elgetako Udalak gogor gaitzetsi du zapatu gauean izandako gertaera larria

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko ots. 20a, 14:58

Semaforo batean geldi zegoen auto baten kontra mahai bat bota zuten bost metroko altueratik. "Gertaera hauek argitzeko gure esku dagoena egingo dugu", adierazi du Elgetako Udalak.

Gaitzespen oharra zabaldu du Elgetako Udalak zapatu gauean izandako gertaera larriarekin lotuta. "Larunbat gauean semaforoan geldi zegoen auto baten kontra bost metro inguruko altueratik Espaloia Kafe Antzoki barruan gordeta zegoen mahai bat bota zuen norbaitek. Gertaera hau gogor salatzearekin batera, honakoa adierazi nahi du Elgetako Udalak:

  • Kaltetuei elkartasuna eta behar dutenean laguntzeko gure prestutasuna adierazi nahi dizkiegu.
  • Ez da inolaz ere onargarria jai giroa gaiztotuz elkarbizitza zapuztu eta ingurukoak arriskuan jartzea.
  • Gertaera hauek argitzeko gure esku dagoena egingo dugu".

Ertzaintzatik jakinarazi dute jasota daukatela salaketa bat. Gertaerak zapatuko 22:20 inguruan jazo zirela adierazi dute. Kafe antzoki pareko semaforoan geldituta zegoen auto bati plastikozko mahaia bat etorri zitzaion gainera. Ez zen zauriturik egon bai ordea kalte material batzuk autoaren txapan. Gertaera ikertzen ari direla esan dute Ertzaintzatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak