Intentsitatez jositako musika jaialdia Elgetako Spaloian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko ots. 18a, 10:14
Etsaiakeroak taldearen kontzertuko une bat.

Hilero "kontzertu indartsu bat" egiteko asmoei helduta, doinu gogorrez eta intentsitatez jositako jaialdia egin zuten atzo Elgetako Spaloian: Hardflip, Gudazaleak eta Etsaiakeroak taldeen kontzertuak izan ziren, aurreikusita zegoen Jam session-a –aldez aurretik prestatu gabeko emanaldia– bertan behera geratu ostean. Ez zen jende larregi egon, baina egon zirenek gozatu ederra hartu zuten.

Bergarako Hardflip taldea izan zen oholtzara igotzen lehena eta ondoren Gudazaleak taldearen txanda heldu zen. Azken hauek hil berri den Porco Bravo taldeko gitarra-jole Pulpo-ri abesti bat eskaini zioten; gainera, Bap! taldearen Ez dut ezer esan nahi eta Negu Gorriak taldearen Gizon ttikia, aho handia abestiak kantu baten uztartu zituzten. Amaieran igo zen Etsaiakeroak taldea: Auo-k agertoki gainean geldi egoterik ez dakiela berretsi zuen atzo ere. Kontzertu indartsua eskaini zuten.

Erlazionatuak

Hardflip, Gudazaleak eta Etsaiakeroak Spaloian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017 ots 18 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak