Elgetako industrialdeko sarreran ibilgailuen abiadura murrizteko lanak egiten ari dira

Larraitz Zeberio 2017ko ots. 7a, 18:00

Elorrioko errepidetik etortzen diren ibilgailuen abiadura murriztea da Pagatza industrialdearen sarreran egiten ari diren lanen helburu nagusia. Udalak biribilgune bat egiteko eskaera egin zion Foru Aldundiari. Diputazioak ibilgailuen abiadura murrizteko bi uhartetxo egitea hobetsi du.

Lanak egiten ari dira Elgetako herrigunetik Elorriorako noranzkoan doan errepidean, Pagatza industrialdearen sarrera nagusiaren parean. Gipuzkoako Foru Aldundiak dihardu lanok egiten. Helburu nagusia da ibilgailuen abiadura murriztea. Udalak orain urte eta erdi egin zuen puntu horretan segurtasun neurriak hartzeko eskaera. Lanak ez dira asko luzatuko: eguraldia asko petraltzen ez bada aurreikuspena da hurrengo aste erdirako amaituta egotea.

Elgetako Udalak orain urte eta erdi luzatu zuen puntu horretan dagoen biribilgune erdia biribilgune egiteko. Industrialdean sartu gura duten kamioiek, batzuetan, alderik alde gurutzatu behar dute errepidea eta oinezkoendako ere ez da leku segurua. Industrialdeak bi gune ditu eta errepideak zeharkatzen du. Bi gune horiek komunikatzeko pasabidea egingo dute orain, oinezkoek edozein lekutatik gurutza ez dezaten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak