Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan lurperatu dituzte Elgetan aurkitutako Espainiako gerrako bederatzi gorpuzki

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko urt. 31a, 11:51

Atzo egin zuten Kolunbarioaren inaugurazioa Elgoibarko Olaso hilerrian. Guztira 27 gorpuzki lurperatu zituzten, tartean Elgetan aurkitutako bederatzi. Iñigo Urkullu lehendakaria buru ordezkaritza zabala izan zen ekitaldian, horien artean Elgetako udal arduradunak eta Intxorta 1937 kultur elkarteko kideak.

Atzo, 27 gorpuzki lurperatu zituzten atzo Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan. 27 horietatik 25 dira identifikatu barikoak. Identifikatuetako bat Jesus Zuazua Mondragon da, Arrasatekoa, eta Dragones batailoiko milizianoa. Elgetako Antsuategi baserriko hobian aurkitu zituzten haren gorpuzkiak beste bostekin batera. Aranzadi Elkarteak egin zituen bilaketa lanak, 2004an.

Duintasunaren Kolunbarioan lurperatutako 27 gorpuzkietatik bederatzi dira Elgetan aurkitutakoak; sei Antsuategi baserriko hobian eta hiru Intxorta mendiko fosan.  

Eusko Jaurlaritzaren Gogora Institutuak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Elgoibarko Udalak antolatu dute atzo Elgoibarren egindako ekitaldia. Iñigo Urkullu lehendakariak egin zuen inaugurazioa, eta bertan izan ziren Elgetako hainbat ordezkari. Baita ere Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kideak ere.

"Memoria historikoaren berreskurapenean urrats txikitxo bat da aurrera azkenean gorpuzki hauek biltegi batean hezur edo gorpuzki huts izatetik errekonozimendu publiko jarrai bat izango duten leku batean sartuta gelditzen direlako. Aldarrikatzen dugu pertsona horiek arrazoi politikoengatik hil zirela. Aurrera jarraitu behar da memoria historikoaren lanketan eta Elgoibarko hau lehenengo urratsa izan baldin bada aldarrikatzen dugu azkena ez izatea. Halako espazioak eraikitzen joan behar dugu Euskal Herriko orografian zehar", adierazi zuen Elgoibarren Elgetako alkate Iraitz Lazkanok. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak