Egunerokotasunean sortzen diren erlazio motak aztertu dituzte gaztetxoekin

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko urt. 22a, 18:35

Berdinen arteko harremanak tailerraren lehenengo saioa izan dute Elgetan eta hainbat dinamiken bitartez, egunerokotasunean sor daitezkeen gatazkak nola gainditu ikasi dute bertaratu diren 10 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek.

Tailerra hasteko eta bertaratu diren gaztetxoen artean konfiantza giro bat sortzeko, aurkezpenekin hasi dira. Eta gero, hainbat dinamika erabili dituzte Kalexka ekimeneko hezitzaile Eneritz Errastik eta Mikel Zurutuzak horien bitartez berdinen arteko erlazioak nolakoak izaten diren aztertzeko.

Rol jokoak ere egin dituzte gaztetxoak beste egoera batzuetan jar daitezen, eta horiek modu asertibo batean nola gainditu daitezkeen landu dute, adibidez. Bideo batzuek ere erabili dituzte botere harremanen inguruan hausnartzeko.

Saioaren helburua izan da egunerokotasunean izan daitezkeen erlazio motak aztertzea eta Errastik azaldu du garrantzitsua dela horrelako gaiak gaztetxoekin lantzea: "Testuinguru informal baten horrelako gaiak lantzea garrantzitsua da. Izan ere, eurek sortutako jakintza izanik eta eurek eraikitako esparru bat izanik, azkarrago bereganatzen dituzte ikaskuntza horiek eta etorkizunerako ere baliagarriak izan daitezke, hori espero dugu behintzat".

Beste bi saio

Tailerrak hiru saio izango ditu guztira. Gaurkoaren ostean, hurrengo asteburuan egingo da hurrengoa, eta azkena otsailaren 12an izango da. Guztiak gaztelekuan egingo dituzte.

Erlazionatuak

Tailerrean, gaztetxoak gustura

Amaia Txintxurreta Guridi 2017 urt 22 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak