Ondarroako Itzalak! taldearen kontzertua, bihar, Spaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko urt. 20a, 09:00
Ondarroako Itzalak! taldea. (Iturria: Itzalak)

Emanaldia doan da eta 19:30ean hasiko da. Aurretik umeen marrazki lehiaketako sari banaketa egingo dute antzokian.

Zuzeneko musika emanaldi berria iragarri dute Spaloia kafe antzokitik biharko, zapatua. Ondarroako Itzalak! taldeak egingo du kontzertua, 19:30ean. Sarrera doan da.

Ondarroako laukoteak askotariko bertsioak egiten ditu. Errepertorioan dituzte, esaterako, Ken Zazpiren Haizea, Fito & Fitipaldis-en Que me arrastre el viento, Jason Mrazen I'M Yours edo Jarabe de Palo taldearen Depende. Gozatu egiten dute musikarekin eta une atsegin bat eskaini gura dute Elgetan.


Aurretik, 19:00etan, aurreko domekan Elgetako umeendako antolatutako marrazki lehiaketako sari banaketa egingo dute antzokiko arduradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak