'Berdinen arteko harremanak' tailerra, domekan, Elgetako gaztelekuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko urt. 19a, 15:00
Emagin taldeko Rebeka Maestro Elgetako gaztelekuko gazteekin lehenengo hiruhilekoan egindako saioa.

Hiru saioko tailerra izango da eta domekan egingo dute lehenengoa 16:30etik 20:00etara. Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik gorako neska-mutikoendako tailerra da, eta ate irekiak egingo dituzte gaztelekuan.

Domekan emango diote hasiera Elgetako gazteleku zerbitzuan Berdinen arteko harremanak izeneko hiru saioko formazio tailerrari. Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik gorako neska-mutikoendako tailerra da, eta ate irekiak egingo dituzte gaztelekuan. Beraz, sarrera irekia izango dute baita erabiltzaile ez direnek ere.

Kalexka elkarteko Mikel Zurutuzak eta Eneritz Errastik gidatuko dute saioa. Helburua da gazteekin batera elkarbizitza hobe batean eragiten duten faktoreak aztertzea eta lantzea emozioei garrantzi berezia emanez eta haiek identifikatzeko, ezagutzeko eta  adierazteko teknikak landuz. Beste bi saioak izango dira urtarrilaren 29an eta otsailaren 12an

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak