Artista txikien bilgune izan da arratsaldean Spaloia

Maite Txintxurreta 2017ko urt. 15a, 20:34

Kafe antzokiak antolatutako umeendako marrazki lehiaketa aukera paregabea izan da egun euritsu honetan etxetik kanpo ondo pasatzeko. Neska mutikoek gaur egindako marrazkiak aste osoan zehar ikusgai jarriko dituzte, herritarrek irabazleak aukeratu ditzaten.

Kalean ez zen giro arratsaldean. Hori dela eta, guraso askok aprobetxatu dute antzokira gerturatu eta kafetxo bat hartu bitartean umeek marrazki lehiaketan parte har zezaten.

Etxeak, animaliak, paisaiak... haur bakoitzak nahi izan duen gaia hartuta artelan koloretsuak egin dituzte. Bukatzean, barran entregatu dituzte guztiak, antzokikoek paretan ikusgai jar ditzaten.

Botoa emateko aukera

Hala, gaur arratsaldean jasotako marrazki guztiak bihartik aurrera antzokiko pareta batean jarriko dituzte ikusgai, eta han bertan, herritarrek euren botoa emateko aukera izango dute; hala aukeratuko dituzte irabazleak.

Spaloiko Xabier Ulaziak azaldu du adinaren araberako kategoriatan banatuko dituztela parte hartzaileak, eta kategoria bakoitzeko irabazleak sari bana jasoko duela datorren zapatuan,hilak 21, egingo duten sari banaketa ekitaldian. 19:00etan izango da hori.

Erlazionatuak

Marrazki lehiaketa Spaloian

Maite Txintxurreta 2017 urt 15 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak