Landaguneko bideak konpontzen jarraituko dute Elgetako baserritarren batzordetik

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko urt. 19a, 15:49

Urte hasieran Egoetxeaga auzoko zenbait bide konpondu zituzten hormigoiarekin: Iturbe eta Txulokua baserrietarako bideak hain zuzen ere. Aurten, Asentzioko bidea eta Iturbe-Etxeberri baserrirakoa konpontzea aurreikusten dute.

Ez zeuden egoera onean eta hormigoiarekin konpondu dituzte Elgetako landa eremuko zenbait bide baserritarren batzordeko Sebastian Arantzabalek azaldu duenez. "Zuloak zeuden eta hormigoia erabili dugu Egoetxeaga auzora doazen bideak eta Txulokua baserrirako bidea konpontzeko".

Arantzabalek jakinarazi duenez lanok 7.525,75 euroko aurrekontua izan dute. Foru Aldundiak lanen %60 ordainduko du eta Elgetako Udalak %40.

Mendrakorta baserrira, berriz, ura eraman dute.

2017ko egitasmoak

Hasi berria dugun urteari dagokionean Udalak aurreikusita dauka landa inguruneko beste bi bide konpontzea. Iturbe Etxebarri baserrirako bidea asfaltatuko dute. Lan horiek 8.168,75 euroko aurrekontua dute. Gainera, Asentzioko bidea konponduko dute. Aurrekontua 5.637,97 eurokoa da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak