goiena.eus

Irisgarritasuna hobetzeko hesia Anaietxe parean

 Elgeta

Elgetako Udalak hainbat irisgarritasun lan egin ditu. Azkena, hesia ipini du Anaietxe parean.

Irisgarritasuna hobetzeko hesia Anaietxe parean
Behargina Anaietxe parean hesia ipintzen. (Argazkia: Elgetako Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Elgetako Udalak hainbat lan egin zituen iaz herrian irisgarritasuna hobetzeko. Lan garrantzitsuak egin zituzten Herri Eskolan, batez ere eskaileretan. Egokitu zituzten baita ere frontoi zaharraren parean dauden eskailerak. Eibarrerako autobusa hartzeko gunean ere jaitsi egin zuten espaloiaren kroska gurpildun aulkiekin edo haurtxoen aulkiekin arazo gutxiago izateko. Anaietxe parean, berriz, baranda berria ipini zuten.

Hain zuzen ere 2016ko azken irisgarritasun lanak Anaietxe parean egin zituen Udalak. Hesi berria ipini zuten abenduaren 23an. "Arriskutsu zegoen leku hori eta jarrita dago jadanik hesia", adierazi dute udal arduradunek.

Asmoa da 2017an irisgarritasun lanekin jarraitzea. Bost mila euro daude aurreikusita herrian irisgarritasun eta segurtasun lanak egiten jarraitzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa