goiena.eus

Euskararen Ginkanan ari diren Elgetako mintzalagun taldekoen ekintza

 Elgeta

Hainbat herritarrekin batera koloreztatutako leloa zintzilikatu zuten eguaztenean kultura etxetik. Ekintza Euskararen Ginkanarako egin dute. Gertu dute finalerako txartela.

Euskararen Ginkanan ari diren Elgetako mintzalagun taldekoen ekintza
Taldeko kideetako batzuk zintzilikatutako pankartarekin batera. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bi probaren faltan @GinkanaElgeta taldeko seikoteak gertu du urtarrilaren 28ko finalerako txartela. Abendu erdialdetik dihardute Euskararen Ginkanan, eta aste honetako proba izan da sei eguneko epean euskararen aldeko kale ekintza bat antolatzea eta bideoa aurkeztea. Nork zainduko du euskara guk zaintzen ez badugu? irakur zitekeen eguaztenean kultura etxetik zintzilikatutako pankartan. Askotariko herritarrek lagundu dute mezu hori koloreztatzen.

Iruditan jaso dute prozesua eta bideo bat egin dute material horrekin. Bideo hori da aurkeztu dutena Euskararen Ginkararen bosgarren probarako. Oraingoz hirugarren doaz sailkapenean, eta finalerako txartela gertu dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa