goiena.eus

Elgetan ere autobusa antolatu dute zapaturako Bilbon deituta dagoen manifestaziora joateko

 Elgeta

16:00etan aterako da herriko plazatik. Antolatzaileek jakinarazi dute izen ematea zabalik dela Haizea tabernan eserlekuak bete arte.

Elgetan ere autobusa antolatu dute zapaturako Bilbon deituta dagoen manifestaziora joateko
Iaz egindako manifestaziora joandako elgetar taldea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurten ere autobusa irtengo da Elgetatik Sarek Bilbon deitu duen manifestaziora joateko. Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko izango da urtarrilaren 14ko Euskal Presoak Euskal Herrira! manifestazioa. "14ean, Salatzen dut inflexio puntu bat izango da, garrasi isil eran", esan dute deitzaileek.

16:00etan irtengo da autobusa Elgetatik. Antolatzaileek jakinarazi dute izen ematea zabalik dela Haizea tabernan eserlekuak bete arte.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa