Urte berriarekin batera itxi du arrandegia Amagoia Irazabalek

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko urt. 10a, 10:53
Amagoia Irazabal arrandegiaren irekiera egunean bezero bat artatzen.

Sei urtez eman du zerbitzua eta azaldu du salmenta txikiek eraginda erabaki duela negozioa ixtea.

Arrandegirik gabe gelditu da Elgeta. 2010eko azaroaren 23an zabaldu zuen negozioa Salbador kalean Amagoia Irazabalek, baina erabaki du ixteko unea iritsi dela 2017an. "Salmentak oso txikiak ziren, eta dirua galtzen nengoen aspaldian. Bezeroak ere gutxi ziren, ez ziren biztanle kopuruaren %7ra heltzen. Nire iritziz herriak ez du lagundu, eta orain zerbitzu bat gutxiago dugu herrian", adierazi du orain arteko arrain saltzaileak.

Ez da lehen aldia Elgeta arrandegirik gabe gelditzen dela. Irazabalek negozioa zabaldu aurretik saltzaile ibiltari bat etortzen zen herrira eguen goizetan hozkailu-furgoneta batekin. Lerrook idazterakoan Irazabalek ez zekien ziur antzerako zerbitzu bat izango duten, atzera ere, elgetarrek. Abisua pasata dagoela esan du.

Lanean jarraituko du Irazabalek, kasu honetan taberna batean. "Lan erosoagoa da, eta oso gustura dihardut. Lan ordutegiari dagokionean ez dago alderik".
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak