goiena.eus

200 lagun inguru batu dira Intxortan, gudariei urteroko omenaldia egiteko

 Elgeta

Hotzari aurre eginez, Elgeta, Elorrio, Bergara, Arrasate eta inguruko herrietatik igo dira hainbat herritar, gudariei omenaldia egiteko.

Intxortako tontorrean urteroko hamaiketako egin dute. Salda eta sagardoa dastatzeko aukera izan dute, eta ondoren gudarien omenezko ekitaldia burutu dute. Azkenik, urteroko argazkia atera dute bertaratuek.

Eguerdi partean, Elgetako kaleetan triki-poteoarekin jarraitu du giro onak, eta dantza egitera ere animatu dira batzuk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa