Hertzainak taldearen kantu klasikoak akustikoan jo ditu Txalainakek Espaloian

 Elgeta

"Formatu txikian izan arren, espero baino jende gehiago batu da" Elgetako Espaloia kafe antzokiko Xabier Ulazia kudeatzaileak azaldu duenez.

Txalainakek Hertzainak taldearen abesti mitikoenak jo zituen, modu akustikoan, entzuleen gozamenerako. Ordu eta erdiko emanaldian, ez ziren falta Aitormena, Eh Txo!, Esaiok, edota Egunetik Egunera kanta klasikoak.

"Formatu txikian egin dute kontzertua, baina hala ere, oso gustura egon da jendea, eta espero baino entzule gehiago etorri dira. Gainera, Hertzainak taldearen abesti ezagunenak jo dituzte eta entzuleek ere gustura abestu dute", azaldu du Xabier Ulazia Espaloia kafe antzokiko kudeatzaileak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa