goiena.eus

Sei final, bihar, neska-mutikoen Gabonetako pilota txapelketako azken saioan

 Elgeta

Esku pilotakoak izango dira lau final; beste biak palaz. Guztia prest dago 11:30ean hasiko den jaialdirako. Hamabi pilotari gazteak ere bai. Amaieran, sari banaketa egingo du Elgetako Udalak.

Sei final, bihar, neska-mutikoen Gabonetako pilota txapelketako azken saioan
Elgetako neska-mutikoen pilota txapelketako finaletako bat, iaz. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bi jardunaldi jokatu ostean erabakita daude finalista gazteak, maila bakoitzeko bi. Adinka antolatuta jokatu dute sailkapeneko erronda neska-mutikoek eta bihar lau norgehiagoka eskuz jokatuko dituzte eta bi palaz.

Amaitutakoan sari banaketa egingo du Elgetako Udalak eta taldeko argazkia aterako dute.

Partiduen zerrenda

. Unax Agirre - Aratz Olasolo (eskuz)

. Txabi Cot - Aner Garcia (eskuz)

. Janitz Isasi - Etor Errasti (eskuz)

. Jokin Zeziaga - Mikel Carmona (eskuz)

. Itsaso Askasibar - Alazne Errasti (palaz)

. Pablo Egizabal - Martin Egizabal (palaz)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa