Elgetako gazteleku zerbitzuak badu logotipoa

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko urt. 3a, 16:40
Aurrerantzean Elgetako gazteleku zerbitzuaren logotipoa izango dena.

Hamar logotipo proposamen aurkeztu dituzte gaztetxoek, eta 47 botorekin etxe bat irudikatzen duena aukeratu dute. Nerea Villa arduradunak gazteek erakutsitako interesa azpimarratu du, eta aukeraketa prozesuak izan duen partaidetza handia.

Gabonetan buztin gelan egindako eskulan erakusketa baliatu dute gaztelekuko erabiltzaileek zerbitzuaren logotipo aukeraketa egiteko. Gazteek eskuz egindako hamar logotipo proposamen egon ziren ikusgai erakusketarekin batera, eta bisitariak botoa emateko aukera izan zuten.

Gaztelekuko arduradun Nerea Villak gaur eman du boto zenbaketaren berri. 47 botorekin etxe bat irudikatzen duen logotipoa izango da aurrerantzean zerbitzuaren irudia. Villak gazteek erakutsitako interes azpimarratu du, eta aukeraketa prozesuak izan duen partaidetza handia. Boto zenbaketa honakoa da:

1. logotipoak: boto 1

2. logotipoak: botorik ez

3. logotipoak: 31 boto

4. logotipoak: 13 boto

5. logotipoak: 3 boto

6. logotipoak: boto bat

7. logotipoak: 47 boto

8. logotipoak: 1 boto

9. logotipoak: 4 boto

10. logotipoak: 2 boto

Erlazionatuak

Gaztelekurako logotipo proposamenak

Larraitz Zeberio Lekuona 2017 urt 03 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak