goiena.eus

'Kalera, kalera' dinamikak presoak kaleratzearen aldeko ekimena, Urtezahar egunean, Elgetan

 Elgeta

Euskal preso eta iheslari ohiek Euskal Herri mailan martxan jarri duten ekimena da Kalera Kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera. Luzatutako deialdiarekin bat egin zuten, Elgetan, hainbat lagunek Urtezahar eguneko iluntzean.

'Kalera, kalera' dinamikak presoak kaleratzearen aldeko ekimena, Urtezahar egunean, Elgetan
'Kalera Kalera' ekimena, abenduaren 31n, Elgetan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Kandelekin presoen sakabanaketarekin amaitzeko eskatzen duen ikurra irudikatu zuten, Elgetan, abenduaren 31n. Megafoniatik aurretik grabatutako hainbat testigantzan entzun zituzten plazan eta Euskal presoak Euskal Herrira zioen pankartaren atzean egin zuten elkarretaratze isila 60 bat herritarrek.Txalo zaparradarekin eman zioten amaiera.

ETAk borroka armatuaren erabilera alboratu zuela bost urte baino gehiago bete direnean, Kalera Kalera ekimenaren deitzaileek nabarmendu dute presoen egoerak "txarrera" egin duela: "Sakabanaketa eta urruntze politikek bere horretan diraute, eta baita isolamendu politikak ere". Uste dute gatazkaren ondorioak gainditzeko "ezinbestekoa" dela presoen eta iheslarien gaia konpontzea. Dispertsio politika "ulertezina" dela diote.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa