goiena.eus

'Kalera, kalera' dinamikak presoak kaleratzearen aldeko ekimena iragarri dute Elgetan Urtezahar egunerako

 Elgeta

Elgetako herriko plazan izango da, 19:30ean. Besteak beste, elkarretaratzea egingo dute.

'Kalera, kalera' dinamikak presoak kaleratzearen aldeko ekimena iragarri dute Elgetan Urtezahar egunerako
'Kalera kalera' dinamikaren kartela. | Ikusi handiago | Argazki originala

Abenduaren 31rako, presoak kaleratzearen aldeko ekimena iragarri du Kalera, kalera dinamikak. Elgetako herriko plazan izango da, 19:30ean. Besteak beste, elkarretaratzea egingo dute.

Kalera, kalera preso ohiek bultzatutako sentsibilizaziorako eta mobilizaziorako ekimena da, presoen kolektiboarekiko babesa adierazteko. "Konponbidearen alde daudenak mobilizatzeko gune bat izan gura du", esan dute. Hainbat ekimen egingo dituzte herririk herri urtarrilaren 8ra bitartean; tartean, Urtezahar egunerako Elgetan antolatutakoa.

Ekintza horri dagokionez, deitzaileek jakinarazi dute eguraldiaren araberako egitaraua gertatuko dutela. "Gabon hauetan ere Euskal Herriko ehunka etxetako mahaietan aulki hutsak egongo direla salatzea ere helburu izango dugu", adierazi dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa