Ferixa Nagusiko jaiak 2016

Udalekuetako umeek ongietorria egin diete buruhandiei

Amaia Txintxurreta 2016ko eka. 30a, 16:03

Gaur hasiko dira Ferixa Nagusiko jaiak Elgetan eta goizetik nabari da herrian festa usaina. Izan ere, aurten hirugarren urtez, udalekuetako umeek buruhandiei ongietorria egin diete eguerdian. Kalejira egin ostean, herriko plazan dantza batzuk egin dituzte, eta ondoren, buruhandien aurretik korrika egin dute.

Egun berezia izan dute gaur Elgetako udalekuetako umeek eta gaztetxoek. Goizerako, prest zeuden buruhandiak herriko plazako agertokian, eta bitartean umeak kalejiran ibili dira astean zehar udalekuetan egin dituzten maraka, danbor eta bestelako musika instrumentuak eskutan hartuta herriko kale garrantzitsuenetan, gero buruhandi horiei ongietorria egiteko. Hasteko, baina, Elgetako jaietako sinboloetako bat den Kaskajori ongietorria egin diote umeek, eta harekin batera herriko plazara joan dira gero.

Bertan hainbat dantza egin dituzte, eta aurten hirugarren urtez,  ongietorria egin diete udalekuetako neska-mutikoek herriko buruhandiei. Horiek gertutik ezagutzeko aukera izan dute gainera.

Hiru buruhandi berrituak agertokian utzi dituzte deskantsatzen eta gainontzekoak udalekuetako gaztetxo nagusienek jantzi dituzte eta korrika atera dira. Aurretik, baina, buruhandiei beldur dieten ume txikienak ludotekara eraman dituzte.

Bihar, ume eta gaztetxoek ez dute udalekurik izango, ordurako jaietan murgilduta egongo direlako, eta astelehenetik aurrera jarraituko dute ohiko ekintzekin.

Buruhandiak jaietan egunero

Domekara bitartean ospatuko dituzten herriko jaietan gainera, egunero aterako dira buruhandiak kalera. Bihar, egubakoitza, ume eta erretiratuen egunean arratsaldeko 18:30ean irtengo dira, etzi, zapatua, 20:00etan eta domekan, berriz, 18:00etan.

Erlazionatuak

Buruhandiei ongietorria Udalekuetan

Amaia Txintxurreta Guridi 2016 eka 30 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak