Ferixa Nagusiko jaiak 2016

Etorri berriak eta jaioberriak, guztiak omenduko dituzte biharko Herri Egunean

Leire Kortabarria 2015ko uzt. 1a, 12:00
Iazko jaietan zapia jaso zuten jaioberri taldea gurasoekin eta udal arduradunekin.

Herrira bizi izatera etorri diren 20 bat herritar gonbidatu ditu Udalak soka dantzan parte hartzera. Jaioberrien ekitaldian 15 bat umek jasoko dute zapi morea.

Aurten, lehenengo aldiz, etorri berriei omenaldia egingo zaie Elgetako jaietako soka dantzan, bertan parte hartzera gonbidatuz; hau da, iazko jaietatik hona herrian erroldatu direnei. 20 bat dira eta tartean daude atzerritarrak, baina baita kanpoan bizi izan ondoren herrira bueltatu diren elgetarrak ere.

Zapi morea haurtxoei

Beste omenduak jaioberriak izango dira. Iazko jaietatik honakoetara 15 bat ume jaio dira Elgetan, eta  ongietorria bihar, zapatuan, izango da udaletxean. Zapia ipiniko diote udal arduradunek ume bakoitzari; aurtengoa morea izango da eta Kaxkajoa-ren marrazkia izango du, Elgetako jaien ikurra dena eta elgetar batek sortutako pertsonaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak