Ferixa Nagusiko jaiak 2016

Ferixa Nagusiko jaietako soinu bandan Zopilotes Txirriaos, DJ Bull, rock klasikoa, trikitia...

Leire Kortabarria 2016ko eka. 27a, 16:00
Zopilotes Txirriaos.

Aurten inoiz baino bariatuagoa izango da jaietako musika eskaintza; hori egiteko ere, inkestetan oinarritu da Udala.

Hala, aurten atseden hartuko dute Egan taldeko kideek eta bestelako talde batzuk entzuteko aukera izango da.

Eguenean, Mozorro Eguna, Dantzadi taldeak alaituko du gaueko erromeria. Barikuan, DJ Bull disko-jartzaileak ipiniko du musika 20:00etan eta, gero, 22:00etan. Gaueko suzko zezenaren ondoren, Zopilotes Txirriaos taldearen Napar-Mex doinuek eta umoreak hartuko ditu plazako txokoak; segidan, DJ Bull-ek jarraituko du.

Zapatuan, The Vartools eibartarrek rock klasikoa joko dute; eta gauerdian, Sergio Ordoñezen (The Solanos, Esne Beltza) Patxuko Nice taldearen txanda izango da.

Autobusa bariku gauerako

Aurten, nobedade gisa, autobusak egongo dira Antzuola-Bergara-Elgeta linean barikuan, etortzeko zein joateko, eta berdin Eibartik Elgetara. Zopilotes Txirriaos eta DJ Bull-en emanaldietarako antolatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak