KZgunera, osasun zentrora eta Herri Eskolara helduko da zuntz optikoa Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko eka. 17a, 10:36
Langileak aste honetan zuntz optikoa sartzen Elgetako Salbador kalean.

Telefonicak dihardu lanak egiten Eusko Jaurlaritzaren lehiaketa publikoa irabazi ostean.

Zuntz optikoa heldu da Elgetara. Egunotan kable bobina handiak ikusi ditugu herrian eta jakin-mina piztu du horrek herritarren artean.

Eusko Jaurlaritzak lehiaketa publikoa deitu zuen helburu zehatz batekin: abiadura azkarreko konektibitatea garatzea KZguneetan, osasun zentroetan eta ikastetxe publikoetan. Telefonicak irabazi du lehiaketa hori, eta beharginak lan horretan dihardute egunotan Elgetan.

Ekimen honekin hiru eraikin horietara mugatuko da zuntz optikoaren hedapena, oraingoz. Ikusteko dago etorkizunean zer nolako erabakiak hartzen diren. Zalantza barik abiadura azkarreko konektibitatearen hedapenak aukera berriak eskaini ditzake zerbitzua herriko gainerako eraikinetara zabaltzeko aukera egongo balitz. Oraingoz, ordea, ez da halakorik aurreikusten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak