Gertu dute Elgetan San Juan bezperako egitaraua

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko eka. 15a, 12:48
San Juan sua, iaz, Elgetan.

Ogitarteko banaketa, Amaia DJren emanaldia, San Juan sua eta suziriak iragarri dituzte guraso elkartetik.

Badator San Juan bezpera, urteko egunik luzeena eta gaurik motzena. Urtero legez sua piztuko dute Elgetan. Neska-mutikoek gertu dute piloa bolatokiko kantxa ondoan.

Guraso elkarteak hartu du, aurten, San Juan bezperako ekitaldien antolaketa bere gain. Urtero moduan ogitartekoak banatuko dituzte 19:30ak aldera herriko neska-mutikoen artean. Jarraian etorriko da Amaia DJren saioa. Bolatokiko kantxan egingo dute, 20:00etatik 22:00etara.

Ilundutakoan piztuko dute San Juan sua eta horrekin batera suziriak jaurtiko dituzte guraso elkarteak eta Bolatoki tabernak elkarlanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak