Herri galdeketa

Erain Debagoienak maiatzaren 31n eta ekainaren 2an jasoko ditu boto aurreratuak Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko mai. 26a, 12:18
Erain Debagoiena, Elgetan, sinadurak jasotzen.

Taldeak, bestalde, boluntarioak eskatu ditu ekainaren 5eko herri galdeketa egunerako.

Ekainaren 5eko herri galdeketa dela-eta botoa aurrez eman nahi duten elgetarrek horretarako aukera izango dute maiatzaren 31n eta ekainaren 2an Ozkarbipean, 19:00etatik 20:30era.

Erain Debagoienak, bestalde, boluntarioak eskatu ditu herri galdeketa egunerako. Interesatuta dauden herritarrek ondorengo bideetatik eman dezakete izena: elgeta@gureeskudago.eus edo 678 21 39 08 (whatsapp).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak