Adin guztietako sagutxuendako ipuinak kontatu zituzten, barikuan, liburutegian

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko mai. 4a, 08:49

Azken asteotan sarri izan da Bego Alabazan ipuin kontalaria Elgetako liburutegian. Hiru saioko mintegia egin du ipuinak kontatzen trebatu nahi duten gurasoekin, tartean Ipuinen ordua ekimenean parte hartzen duten guraso boluntarioekin.

Eta gurasoei eskainitako saioen ostean, barikuan adin guztietako sagutxoei eskainitako ipuin kontalari saioa egin zuen. "Arratsalde eguzkitsua izan arren, Geaxi liburuzainaren marketinari esker, liburutegia jendez bete zen, batez be begi handiak zeuzkaten txikiez. Saio polita izan zen, giro atsegina, jolastekoa. Denak zeuden parte hartzeko prest eta, nahiz eta 5 ipuintxo kontatu, istorio bakoitza amaitzean beste bat eskatu eta eskatu egiten zuten, ipuinean agertzen ziren sagutxuek bezala", aipatu du bere blogean.

Argazkiak: Elgetako udal liburutegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak