Elgetako Espaloia kafe antzokiaren martxa kezka iturri da udal ordezkari politikoen artean

Larraitz Zeberio 2016ko urt. 27a, 18:08

Adierazpen publikoa egin zuen aurreko astean oposizioak. Gu Geu Elgetak tamalgarritzat jotzen du kafe antzokiaren egoera eta neurriak hartu beharra ikusten du.

Udal gobernuak, bere aldetik, herriko kultura eskaintzaren inguruko parte hartze prozesua iragarri du, eta adierazi du badiharduela gaur egungo egoera argitzeko ahaleginean. Presaka jardutea ez dela egokia esan du Iraitz Lazkano alkateak.

Elgetako Espaloia kafe antzokiaren martxa kezka iturri da udal ordezkari politikoen artean. Oposizioak adierazpen publikoa egin zuen aurreko astean. Uste dute tamalgarria dela antzokiaren egoera, lurra jota dagoela eta badela ordua neurriak hartzen hasteko.

Udal Gobernutik erantzun dute jarraipen zorrotza egiten ari direla eta badihardutela lanean. Gaur egungo egoera argitzeari eman nahi diote lehentasuna eta parte hartze prozesu bat iragarri du Elgetako kultura eskaintzak zein behar duen herritarrekin batera definitzeko.

Gu Geu Elgetak uste du gaia enkistatzen ari dela. EH Bilduk, berriz, gai sentsiblea dela eta presaka aritzea ez dela egokia.

Antzokian diharduen Batirtze Arantzabalek bere aldetik kafe bat hartzera gonbidatu ditu Gu Geu Elgeta plataformako kideak. Dio ez direla kafe antzokian egindako ikuskizun bakar batera ere joan, eta gustura emango diela aretoaren kudeaketaren egoeraren berria lehen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak