Xabier Deltell eta umorezko bi antzezlan, aste bukaeran, Espaloia kafe antzokian

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urr. 13a, 14:00
Xabier Deltell Espaloia kafe antzokian izango da barikuan.

Zapatuan Purgatorio antzezlan komikoa izango da Elgetan, eta domekan Colon...izando. Azken honetan ere umorea da nagusi.

Faemino eta Cansado bikotearen ostean Xabier Deltell umorista ezaguna izango da Espaloia kafe antzokian. Las canciones que me rayaron izeneko umorezko bakarrizketa egingo du hilaren 16an, barikua, 22:30ean. Sarrerak salgai daude antzokian zein www.entradium.com atarian. Prezioa da 12 euro, aurrez erosita 10 euro.

Umorezko bi antzezlan

Eta aste bukaera berean Purgatorio eta Colon...izando antzezlan komikoak ikusteko aukera izango da Elgetan. Purgatorio antzezlanean bi lagunen arteko abenturak kontatzen dituzte. Zapatuan, hilak 17, egingo dute emanaldia, 22:30ean. Prezioa da 12 euro, aurrez erosita 10 euro.

Colon...izando antzezlanean Cristobal Colon dibertigarriena ezagutuko dugu. Emanaldia hilaren 18an izango da, 19:00etan. Emanaldiaren aurretik, gainera, Eibarko bi neska gaztek egingo dute kantuan, Nuriak eta Sofiak. Sarrerak salgai daude. Prezioa da 10 euro, aurrez erosita 8 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak