Hamahiru herritarrek hartuko dute lursaila bihar Elgetako baratze-parkean

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mai. 4a, 18:00
Elgetako baratze-parkeko lursailak eta erabiltzaileendako txabola.

Baratze-parkeko giltzak eta lanabesak jasotzearekin bat zein lursail egokitu zaien jakingo dute ortuzain berriek.

Elgetako Udalak bihar, martitzena, zabalduko du baratze-parke berria. Hamahiru herritarrek eman dute izena, eta aurreko astelehenean egin zuen Udalak lursailak egokitzeko zozketa.

Bihar, ortuzain berriei giltzak eta lanabesak banatzeko eta zein lursail egokitu zaien erakusteko eguna izango da. Udalak batzar irekia deitu du 18:00etarako udaletxean. Aurkezpena egingo dute eta jarraian baratze-parkea ezagutzera joango dira.

Oraingoz, hamahiru herritarrek egin dute eskaera, baina udal arduradunek jakinarazi dute hogei lursail egokituko dituztela. Beraz, interesatu gehiago egonez gero, udaletxean eman behar dute izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak