Hunkituta jaso dute omenaldia gudariek eta milizianoek

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko api. 19a, 18:16

1936ko gerran, fronte euskaldunetan parte hartu zuten 21 gudari eta miliziano daude bizirik gaur egun eta horietako hamalau izan dira Elgetan egin dieten omenaldian. Guztiak 90 urtetik gorakoak dira eta hunkituta jaso dute Iñigo Arregi artista arrasatearrak ekitaldirako sortutako artelana: Egiaren iturria. Atzo izan balitz bezala, askok ondo baino hobeto gogoratzen dute garai hartan jasan behar izan zituztenak, eta pozik zeuden egin dieten aitortzagatik.

Gudari eta milizianoez gain, beste omendu batzuk ere izan dira ekitaldian: errepresioa jasan zuten lau zibilen senideak eta baita alderdi politiko zein sindikatu historikoen ordezkariak ere.

Ekitaldi hunkigarria

Intxortako borrokaldien errekreazioan parte hartu duten eta garaipena eskuratu duten gudariak, omenduen aurrean jarrita eman diote hasiera ekitaldiari. Txalo artean jaso dituzte herriko plazan errekreazioan parte hartu duten gudariak, eta ondoren, bertsoen txanda iritsi da. Bertan memoria historikoa berreskuratzeak daukan garrantzia azpimarratu dute bertsoen bitartez eta poesia bat ere irakurri da. Horren ostean, omenaldia jaso dutenak izan dira protagonista.

Banan-banan banatu dizkiete omenduei Iñigo Arregik egindako eskulturak, eta pozik jaso dituzte. Omenduetako gudari batzuk euren eserlekuetatik altxatu ere egin dira eskultura jasotzerako orduan eta ikus-entzuleek txalo zaparradekin erantzun diete. Omenduak hunkituta egon dira eta baita euren familia artekoak eta herritarrak ere. Negar malkoren bat erori zaionik ere izan da herriko plazan.

Garai latz horiei buruz hitz egiteko ere aprobetxatu dute momentua omendu batzuek, eta gudari izandako aitaita hilda daukaten beste batzuk, berriz, han zueden gudarien eta milizianoen artean, euren aitaitaren batailoiko norbait ezagutzeko gogoz joan dira. Momentu historikoa bizi ahal izan da Elgetan.

Erlazionatuak

Erresistenteen Eguna: omenaldia

Leire Kortabarria 2015 api 19 Elgeta

Erresistenteen Eguna: omenaldia (2)

Leire Kortabarria 2015 api 19 Elgeta

Erresistenteen Eguna: omenaldia (3)

Leire Kortabarria 2015 api 19 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak